Jokin Amorrosta bikain aritu da mendiko duatloian egin duen debutean

JAZ Eibar Triatloi Taldeko kidea onena izan zen 23 urtez azpikoetan
Jokin Amorrosta bikain aritu da mendiko duatloian egin duen debutean
2025/10/07 17:15
eta kitto!

Urriaren 4an, zapatua, Durangoko III. Mendi Duatloia jokatu zen eta bertan egon zen JAZ Eibar Triatloi Taldeko Jokin Amorrosta. Bere estreinaldia zen mendiko duatloi batean eta bikain jardun zuen, 23 urtez azpikoen mailan irabaziz. Gainera, probako parte-hartzaile federatuen artean hirugarren izan zen, podiumera igoz.