Jokin Amorrosta podiumera igo da distantzia olinpikoko Legutioko Triatloian
Eibar Triatloi Taldeko Aitor Fernandez ere lehiatu da Legutioko proban
2026/07/14
12:58
Ekhi Belar Errasti
Joan den larunbatean jokatu zen, uztailaren 11n, distantzia olinpikoko Legutioko Triatloia, Euskal Herriko egutegiko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Bertan, Eibar Triatloi Taldeko bi kidek hartu zuten parte: Jokin Amorrostak eta Aitor Fernandezek.
Bi triatletek jardunaldi bikaina osatu zuten, taldearen esanetan "irudi oso txukuna" eskainiz. Emaitzarik nabarmenena Jokin Amorrostarena izan zen. Sailkapen nagusian 22. postuan amaitzeaz gain, hirugarren postua eskuratu zuen 23 urtez azpikoen (Sub23) kategorian, podiumera igota.
Bestalde, Aitor Fernandezek ere lan sendoa egin zuen, 86. postuan helmugaratuz sailkapen nagusian. Gainera, 15. postua lortu zuen B1 kategorian.