Jon Ander Ulazia LaLiga-ko bigarren presidenteorde izendatu dute

SD Eibar klubeko kontseilariak eta zuzendari orokor ohiak Quico Catalanen tokia hartuko du
Jon Ander Ulazia LaLiga-ko bigarren presidenteorde izendatu dute
2024/10/04 12:32
eta kitto!

LaLiga-k bere egitura berritu du eta, aldaketen artean, Jon Ander Ulazia SD Eibar taldeko kontseilaria eta zuzendari orokor ohia LaLigako bigarren presidenteorde izendatu dute.

Ulazia 2014az geroztik da SD Eibar-ko kontseilaria eta 2019an hartu zuen klubeko zuzendari orokor izateko ardura, 2023 urtera arte. Aurretik, zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean eta Enpresa Zuzenbideko masterra egin zuen Estudios Garrigues zentroan, eta futbol mundura iritsi aurretik Garrigues eta Indar Electric-en lan egin zuen.