Jon Arana irabazle Xabier Beorlegiren aurka, Eibarko derbian
Gipuzkoako Xake Txapelketa Nagusiko lehen jardunaldia jokatu zen larunbatean, urriak 3, Azkoitian, eta Eibarko bi jokalariren arteko partida izan da egunekoetako bat. Eibarko Klub Deportiboko Xabier Beorlegi eta Jon Arana aurrez aurre aritu ziren lehen txandan, eta Aranak eskuratu zuen garaipena, hiru ordu inguruko partidaren ostean.
Aurtengo txapelketan 12 jokalarik hartzen dute parte, azken urteetako edizioetan baino kopuru txikiagoa. Eibarko Klub Deportiboko Xake Batzordearen arabera, beherakadan eragina izan dezake Donostiako Gros Xake Taldeak txapelketaren data berberetan beste lehiaketa bat antolatu izanak.
Eibarko klubak, egoera horren aurrean, Gros Xake Taldeari eta Gipuzkoako Xake Federazioari dituzten arazoak elkarrizketaren bidez konpontzeko deia egin die. Klubaren ustez, bi erakundeen arteko adostasuna lortzea onuragarria izango litzateke Gipuzkoako eta Euskal Herriko xakearentzat.