Jon Aristondo karmelita Euskal Herriko fraideen nagusia
2014/04/28
00:00
eta kitto!
Irailetik hona Azitaingo Jasokundeko eta Estazinoko San Agustin elizako parrokoa izan denak gure herrian egiten ziruen zerbitzuak laga beharko ditu, Euskal Herriko fraideen nagusi berria izendatu baitute. Jon Aristondo Sarazibarrek 18 urte egin ditu Eibarko Karmengo parrokian eta orain Gasteizera joango da agintaritza berria betetzeko. Azitaingo eta Estazinoko parrokien ardura zeinek hartuko duen ez da zehaztu oraindik.