Jon Barrenetxeak irabazi du LVI. Otxoa Memoriala

Jon Barrenetxeak irabazi du LVI. Otxoa Memoriala
2016/04/10 22:47
eta kitto!
Txirrindularitzak asteburua bete du gurean. Atzo Alberto Contadorrek (TNK) Eibarren jokatutako erlojupekoan garaipena lortzeaz gain, Itzulia eraman zuen laugarrenez, 2008an, 2009an eta 2014an irabazi eta gero. Berarekin batera podiumean bi kolonbiar izan zituen: Sergio Henao (SKY) eta Nairo Quintana (MOV).
Eta gaur, berriz, Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik kadete mailako gaztetxoek jokatu duten LVI. Otxoa Memorialean helmugaratzen lehena Jon Barrenetxea (Gastronomia Baska Avia) izan da, 01:13:27 denboran, eta 3 segunduko aldearekin amaitu dute proba Ailetz Lasak (Quesos Albeniz) eta Beñat Felipek (Alleru). Izen-emanda 225 txirrindulari egon arren lasterketa 126k amaitu dute. Sailkapen osoa ikusteko hemen klikatu.

image