Jon Errasti SD Eibar-era itzuli da eta hirugarren taldea entrenatuko du
Eibar C-ren entrenatzaile berria Villarreal CF-ren harrobian izan da lanean azken urteotan
2026/07/02
12:07
Ekhi Belar Errasti
Etxera itzuli da Jon Errasti, kasu honetan entrenatzaile moduan. SD Eibar-ekin Lehen Mailan jokatzen zuen lehen eibartarra izan ondoren, aulkian egingo du bidea orain eibartarrak, kasu honetan Eibar C entrenatzen.
Azken urteotan Villarreal CF-ren harrobian egon da lanean eta orain talde baten ardura hartuko du, Eibarren harrobitik talentua ateratzeko asmoz.
Berritasunak Eibar B-n
Eibar B taldean ere berritasunak egon direla jakinarazi du klubak. Batetik, hainbat baja iragarri ditu: Unai Ayala, Anartz Amilibia, Julen Agirre, Aitor Larrañaga, Marc Delgado, Jon Lopez, Ekaitz Redondo, Ekain Etxebarria, Aitor Galarza eta Iker Aldai.
Eta bestetik, fitxaketa bat egin du: CA Osasuna Promesas taldetik datorren Carlos Lumbreras aurrelaria.