Jon Guruzeta da Eibar KE-ren bigarren fitxaketa

Erdilariak 2 gol eta 9 asistentzia eman ditu denboraldi honetan Sestao River taldean
Jon Guruzeta da Eibar KE-ren bigarren fitxaketa
2024/07/02 18:19
eta kitto!

Denboraldi berrirako bigarren fitxaketa aurkeztu du gaur Eibar KE-k. Izan ere, Jon Mikel Magunagoitia atezainaren ondoren, Jon Guruzeta erdilaria fitxatu duela jakitera eman du gaur talde armaginak.

Guruzeta Sestao Riverren aritu da aurten Bilbao Athletic laga ondoren, eta 2 gol eta 9 asistentzia eman ditu Lehen RFEF mailan. Erdilaria da, baina erasora joateko joera du.

Xabier Guruzeta futbolari ohi eibartarraren semea, Donostian jaio zen orain dela 24 urte eta Realaren harrobian eman zituen lehen pausuak. Ondoren, Antiguokon aritu zen eta handik Athleticen harrobira eman zuen jauzia. Orain, libre heldu da Eibarrera eta 2026 urtera arte fitxatu du.