Jon Iraola Iriondo da gaurtik aurrera Eibarko alkate berria

Jon Iraola Iriondo da gaurtik aurrera Eibarko alkate berria
2021/03/13 12:43
eta kitto!
Gaur goizean Eibarko udaletxean egin den ezohiko bilkura berezian aukeratu dute Jon Iraola Iriondo Eibarko alkate. Iraolak Miguel de los Toyos alderdikidearen tokia hartuko du, 13 urtez alkate izan denak karguari uko egin eta gero. Beraz, gaurtik aurrera, orain arte PSE-EEko bozeramaile eta Obra, Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi izan den Jon Iraola da alkate berria, bere hautagaitzaren aldeko 9 botorekin, 11 boto zurirekin eta boto baliogabe batekin. Betiko moduan, gaurko Osoko Bilkura zuzenean eman dute, Udalaren Youtube kanalaren bitartez.

HEMEN BIDEOA:



IMG_8363 IMG_8383 IMG_8400