Jon Iraola izango da Eibarko PSE-EEren alkategaia
2022/09/23
12:47
eta kitto!
Maiatzeko udal hauteskundeetan Eibarko PSE-EEren zerrendaren buru izateko asmoa jakinarazi du gaur goizean Jon Iraolak. Hiriko udal-gobernua bi urtez zuzentzen aritu eta gero “herritarren konfidantza lortzeko eta Udala beste 4 urtez gidatzeko” asmoa duela adierazi du Iraolak, gaur goizean Herriko Etxean emandako prentsaurrekoan.
Bertan esandakoari jarraituz, “azken lau urte hauetan, Eibarko gobernu-talde sozialistak erakutsi du gure hiriak bere eraldaketarako behar dituen beharrak detektatzeko eta proiektuak bultzatzeko gaitasuna duela, bere etorkizun hurbilenari eta zalantzazkoenari aurre egiteko, gauden testuinguru ekonomiko eta soziala kontuan hartuta, aurrera egiteko eta Eibar gure inguruko erreferente izaten jarraitzeko. Orain, Eibarko proiektu sozialistaren buru izaten jarraitzea dagokit, eta urte batzuk lehenago beste sozialista garrantzitsu batzuek, hala nola Aurora Baskaranek, Iñaki Arriolak eta Miguel de los Toyosek, gure hirian egin zuten lan bikainarekin jarraitzea”.
Beste legealdi batez alkatetzan jarraitzeak dakarren erronkaz jabetuta, honakoa adierazi du: “Lan nekeza dugu aurretik, eta, aldi berean, pozgarria da Eibar eskualdeko erreferente izaten jarraitzea”.
Bestalde, Ana Telleria Eibarko PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du “Jon Iraolaren abalik onena egin duen lana” dela. Ildo horretan, Eibar hobetzeko hautagaiak egin duen ahalegina nabarmendu du Telleriak: “Jon, batez ere, Eibar da. Bere lanean, Eibarren interesa eta bertako jendearen ongizatea lehenesten ditu beti, eibartar guztientzat gobernatzen du, bereizketarik gabe”. Eta, amaitzeko, Eibarko Sozialisten “erabateko babesa” duela gaineratu du.