Jon Osa eta Paula Calvo igerilariak bikain “Open Trials” Espainiako txapelketa absolutoan

Osa jokatutako lau probetako probatan finalerako sailkatu da, eta Calvo 200 bizkarrekoan azpitxapeldun geratu da
Jon Osa eta Paula Calvo igerilariak bikain “Open Trials” Espainiako txapelketa absolutoan
2024/06/26 11:34
eta kitto!

Eibar Igerixaneko ordezkariek Palma de Mallorcako Son Hugo igerilekuan jokatutako CXI. “Open Trials” Astrapool Espainiako Txapelketa absolutoan hartu zuten parte azken asteburuan, emaitza bikainak eskuratuz.

23 urteko Jon Osarentzat bere azken txapelketa zen Eibar igerixanekin eta, jokatutako lau probetako probatan finalerako sailkatu da, euretako bitan gainera A finaletan lehiatzeko: 100 bizkarrean laugarren amaitu zuen, 50 bizkarrean bosgarren izan zen eta, azkenik, 100 libretako B finalean hirugarren postuan sailkatu zen.

15 urteko Paula Calvok, bestalde, jokatutako hiru probetatik 200 bizkarrekoan azpitxapeldun geratu zen B finalean.