Jon Osa igerilariak Euskadiko marka egin du 100 bizkarrean

Eibartarrak marka berria Espainiako Openean eskuratu zuen
Jon Osa igerilariak Euskadiko marka egin du 100 bizkarrean
2024/06/20 11:33
eta kitto!

Eibar Igerixaneko Jon Osak bitan hobetu zuen bizkar erako 100 metroko probaren Euskadiko marka. Eibartarrak marka berria Espainiako Openean eskuratu zuen, nahiz eta ezin izan zuen podiumera igo, laugarren sailkatu baitzen 55.37ko denborarekin. Beste lorpen bikain bat gure herriko igerilarientzat!