Jon Peña Basque Crossfit Txapelketarako sailkatu da Master 40 kategorian

Jon Peña Basque Crossfit Txapelketarako sailkatu da Master 40 kategorian
2023/10/10 10:46
eta kitto!
Azaroaren 3tik 5era Basque Crossfit Txapelketa jokatuko da Bilbao Arenan eta ordezkari eibartarra izango dugu bertan, Master 40 kategorian behintzat. Izan ere, Bali Team taldeko Jon Peñak sailkapena lortu du, eta beste 40 lagunen aurka izango da lehian azaroaren hasierako txapelketan. “65 lagun inguruk hartu genuen parte sailkapen frogetan eta, bertan, antolatzaileek agindutako ariketak egin behar izan genituen”, Peñak azaldu digunez.