Jone Arroitajauregik "Egungo euskal haur eta gazte literatura" antologia aurkeztu du
Etxepare Euskal Institutuak berriki argitara eman dituen hiru lan aurkeztu ditu gaur (astelehena, hilak 18): batetik, Euskal Antologiak Saileko lehen bi aleak (biak hirueledunak, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratuak), Mikel Ayerberen Euskal narratiba garaikidea: katalogo bat eta Jone Arrotajairegi eibartarrak idatzitako Egungo haur eta gazte literatura: katalogo bat; eta, bestetik, Eider Rodriguezen Katu Jendea ipuina, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, nederlanderaz eta alemanez Euskal Sortzaileak Sailaren baitan. Aurkezpen ekitaldian Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria eta Institutuko argitalpenen zuzendaria, Jone Arroitajauregi antologoa, Juan Kruz Igerabide eta Enkarni Genua idazleak eta Arantzazu Royo itzultzailea eta EIZIEko idazkari teknikoa izan dira. Jone Arroitajauregiren Egungo euskal haur eta gazte literatura izenburuko antologiak hamabi autoreren lanak biltzen ditu, tartean Pello Añorga, Mariasun Landa, Patxi Zubizarreta, Juan Kruz Igerabide, Miren Agur Maeabe eta Enkarni Genuarenak.