Jordi Rubio hil da, Mandiola Lagun Taldearen ohorezko presidentea
SD Eibarren Nazioarteko Lagunarteen Federazioko bultzatzaileetako bat ere izan da
2025/10/13
13:41
eta kitto!
Albiste beltza jaso dugu gaur, urriak 13, SD Eibar futbol taldearen inguruan, Jordi Rubio Mandiola Lagun taldearen ohorezko presidentea hil delako. Rubiok gertutik jarraitu du talde eibartarraren jarduna eta lan handia egin du bere alde, SD Eibarren Nazioarteko Lagunarteen Federazioko bultzatzaileetako bat ere izan delako.