Jorge Rubio eta Gaizka Altuna Bigarren RFEF-en arituko dira datorren denboraldian
Markel Gutierrezekin batera futboleko hiru epaile eibartar izan dira aurten Hirugarren RFEF-en
2024/06/28
12:01
eta kitto!
Euskadiko Futbol Federazioak (EFF) iragarri duenez, Jorge Rubio eta Gaizka Altuna futboleko epaileak Hirugarren RFEF-tik Bigarren RFEF-ra igoko dituzte 2024/25 denboraldirako.
Aurten hiru eibartar izan dira Hirugarren RFEF-en, bertan aritu delako Markel Gutierrez baita ere, eta EFF-k Rubio eta Altunaren lana saritu nahi izan du maila aldaketarekin.
Rubiok 26 urte ditu eta honakoa bere hirugarren denboraldia zen maila nazionalean. Altuna, ostera, hiru urte gazteagoa da eta bere estreineko urtea zen Hirugarren RFEF-en.