Jose Antonio Nuñezek (Sanandres) irabazi du Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bolo Txapelketa
Asola Berriko Bittor Rodriguez izan da irabazlea nagusien mailan
2025/11/24
17:09
Ekhi Belar
Aramaioko Etxaguen auzoan jokatu zen asteburuan Euskal Herriko 35. Hiru Txirlo Bolo Txapelketaren finala eta Sanandreseko Jose Antonio Nuñezek lortu zuen txapela, 30 txirlorekin. Bigarren postuan Elgetako Gorka Bereziartua amaitu zuen 25 txirlorekin eta hirugarren Jabier Urkidi (MX3T ‘A’) izan zen, 22 txirlorekin.
Sailkapen orokorreko lehen eibartarra Bittor Rodriguez izan zen, 20 txirlorekin, eta emaitza horrekin, Asola Berriko bolariak lehen postuan amaitu zuen nagusien mailan.
Emakumeen artean, Asola Berriko Enara Montielek 3. postuan amaitu zuen, 11 txirlorekin, UDAko Isana Gorosabelen eta Nerea Leteren atzetik sailkatuz.