Jose Arakistain SD Eibar taldeko jokalari ohia hil da
Elgoibarko atezainak Real Sociedad eta Real Madril taldeetan lortu zuen arrakasta
2025/09/29
11:09
eta kitto!
Atzo, irailak 28, esan zigun agur Jose Arakistain Arrietak. Futbolaren munduan bide oparoa izan zuen atezain bezala eta gurean ere laga zuen arrastoa, SD Eibar taldean sei jokatu baitzituen 1955/56 denboraldian.
Elgoibartarrak herriko taldean eman zituen lehen pausoak atezain modura eta, Real Sociedadek fitxatu ondoren, Eibarren ibili zen lagata hilabete batzuk, Realak berriz deitu baitzuen berehala. Han bost denboralditan aritu zen eta, lan ona egin ondoren, Real Madrilek fitxatu zuen 1961ean. 1968an Elx-ek fitxatu zuen eta Castellon hartu zuen erretiroa 1973. urtean.
Espainiako selekzioan ere jokatu zuen, 6 partidu hain zuzen ere, eta 1962an Txileko Munduko Txapelketan egon zen, gero txapeldun izango zen Brasilen aurka jokatuz.