Jose Luis Irigoienen Saharako argazki erakusketa zabalduko dute barixakuan Castro Urdialesen

Jose Luis Irigoienen Saharako argazki erakusketa zabalduko dute barixakuan Castro Urdialesen
2023/11/08 19:14
eta kitto!
Jose Luis Irigoien Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldeko kideak erakusketa zabalduko du barixakuan (azaroak 10), 18:00etan, Castro Urdialesen (Kantabria). Saharako errefuxiatu-esparruetan eibartarrak egindako argazkiak azaroaren 28ra arte egongo dira ikusgai, Castro Urdialeseko gazteluko faroan. Erakusketa Cantabria por el Sahara GKE-k antolatu du, Castro Urdialeseko udalarekin elkarlanean. Astelehenetik domekara zabalduko dute, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:30era.