Jose Luis Otamendik "Landura" bilduma ekarri du maiatzeko Harixa Emoten saiora

Idazle azpeitiarrarekin agurtu dute ikasturtea
Jose Luis Otamendik "Landura" bilduma ekarri du maiatzeko Harixa Emoten saiora
2024/05/16 17:53
eta kitto!

"Landura" poesia-bildumarekin etorri da Eibarrera Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarra, Harixa Emoten euskarazko irakurketa-taldearen ikasturteko azkeneko saiora. 47 poema biltzen dituen lanaren inguruan jardun zuten martitzenean taldea osatzen duten kideek Ainhoa Aldazabalek gidaturik.

Azpeitiarraren lanarekin agurtu dute ikasturtea eta udazkenean berriz ere ekingo diete ...eta kitto! Euskara Elkarteak eta Juan San Martin liburutegiak elkarlanean antolatzen dituzten literatur saioei.