Jose Luis Perez Sarasketa kultura sustatzailea hil da
Atzo hil zen gaur egungo Usartza Txistulari Bandaren eta Kezka eta Amalur Klub Deportiboko Dantza Taldeen sortzaileetakoa izandako Jose Luis Perez Sarasketa. Bere hileta-elizkizunak etzi (hilak 26, zapatua) egingo dira Karmengo Amaren parrokian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. 1960. hamarkadatik aurrera pisu handia hartu zuen bere gain Perez Sarasketak kultura eta folklore inguruko hainbat arloetan, hurrengo hamarkadatan burubelarri euretara emanda, izan txistulari, danborradako arduradun edo kultura zinegotzi bezala. 1936. urtean jaiotakoa kulturgintzako eragile nekagabea izan zen Eibarren XX. mendeko bigarren erdialde osoan, mutil koskorra zela Santa Cruzen esanetara txistua jotzen hasi zenetik. Soraluzeko Txistulari Bandako zuzendaria zela etorri zen Eibarkora eta berehala hartu zituen karguak bertan, Amalur dantza taldearen barnean ere inoiz baino txistulari gehiago bilduz. Orain dela urte batzuk dantza taldetik pasatutako guztien fitxak batzeari ekin zion, 2.000tik gora neska-mutil ibili zirelako 1970. urtetik aurrera bertan. Mende berriarekin batera, gure herriko txistulari bandak Usartza izena hartu zuen.