Jose Luis Valles Eibarko Udaleko zinegotzi-ohia hil egin da
PSE-EEren zinegotzi, Debabarrena Mankomunitateko presidente eta senatari ere izan zen.
2025/12/26
13:14
Silbia Hernandez Arrazola
Gaur hil da Jose Luis Valles Molero (1952) politikaria, 73 urterekin. Eibarren, PSE-EEren zinegotzi izan zen, 1991tik 2008ra, eta Debabarrena Mankomunitateko presidente ere izan zen, 2003tik 2007ra. Horrez gain, 2008ko Espainiako hauteskunde orokorretan, Gipuzkoako senatari hautatu zuten, eta kargu hori bete zuen 2011ra arte. Bere heriotzak ezustean harrapatu ditu lagun eta alderdikideak. Goian bego.