Jose Perez "Amañako Tigrea" hil da, 75 urterekin

Jose Perez "Amañako Tigrea" hil da, 75 urterekin
2023/09/21 12:33
eta kitto!
Eibarrek boxeoan izan duen legendetako bat hil da. Jose Perez Cid boxeoan jardun zuen orain dela hamarkada batzuk eta, ondoren, beste boxeolari batzuk prestatzen eman izan ditu urteak. Tartean Ttatt gimnasioko Ramon Quinak maisu izan zuen bere boxeo ibilbidean eta, horrez gain, azken urteotan Sanjuan jaien bueltan Astelena frontoian urtero antolatzen den boxeo-jaialdiaren ardura ere partekatu izan dute bien artean. Hori dela-eta, azken Sanjuanetan omenduetako bat izan zen (ERREPORTAJEA hemen rakurgai) Jose Perez Amañako Tigrea. Bere boxeo ibilbidea 16 urterekin hasi zuen, ezkontzerakoan lagatzeko. 54 borrokaldi egin zituen guztira, 46 irabazi, lau berdindu eta beste lautan galtzaile izateko, beti ere amateur mailan. Super-arin mailan borrokatu zuen Amañako Tigreak aste bakarrean hiru borrokaldi egitera ausartu zen bere sasoian, “euretako bi irabazi eta bestea nulo lagatzeko”.