Jose Zugastiren "Txirrindularia" aldi baterako erakusketa zabalduko dute gaur Armagintzaren Museoan

Jose Zugastiren "Txirrindularia" aldi baterako erakusketa zabalduko dute gaur Armagintzaren Museoan
2023/10/20 15:59
eta kitto!
Gaur 19:00etan inauguratuko dute Eibarko Armagintzaren Museoan Txirrindularia, Jose Zugasti eibartarraren erakusketa. Eibarko artea, txirrindularitza eta industria elkartzen dituen aldi baterako eskultura erakusketa Gipuzkoako Foru Aldundiarena da eta Armagintzaren Museoan erakusteko utzi da, 10 urtez. Horrekin batera, artistak eskulturaren aurretik sortu zuen zirriborroa, Eusko Jaurlaritzak lagatakoa, eta Zugastiren beraren litografiak eta azterketak ikusi ahalko dira, otsailaren 18ra bitartean. Sarrera doan izango da.