Joseba Barrutiak irabazi ditu Eibar-Alcorcon partidurako sarrerak

...eta kitto!-k bazkideen artean egindako zozketan irabazi ditu
Joseba Barrutiak irabazi ditu Eibar-Alcorcon partidurako sarrerak
2024/04/05 20:35
eta kitto!

Joseba Barrutiak irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak datozen asteotan egingo dituen sei zozketetatik lehena. Eibar FT eta Alcorcon taldeek datorren apirilaren 21ean Ipuruan jokatuko duten partidurako bi sarrera lortu ditu Josebak. 

Bazkideak dira ...eta kitto!-ren aktiborik handiena eta eskerrak eman eta aitortza eskaini nahi die emandako babesarengatik. Hori dela-eta, sei zozketa egingo ditu elkarteak gaur hasita ekainaren 7a bitartean bazkideen artean. Hurrengo zozketa apirilaren 19an egingo da eta irabazleak Belaustegi jatetxean bi lagunentzako degustazio-bazkaria irabaziko du.