Joseba Etxeberria entrenatzaileak hitzaldia eskainiko du hilaren 22an Untzagan

Joseba Etxeberria entrenatzaileak hitzaldia eskainiko du hilaren 22an Untzagan
2023/11/16 12:49
eta kitto!

Joseba Etxeberria SD Eibarko entrenatzaileak “Gestión de equipos. Lo mejor de cada persona para formar un equipo ganador” hitzaldia emango du datorren asteko eguaztenean, arratsaldeko 19:30ean hasita, Untzaga Gizarte Etxeko erakusketa aretoan. Bertan Felix Elkoroiribek aurkezle eta moderatzaile lanak beteko ditu. SD Eibarko entrenatzaile lanetan duen esperientziaz hitz egingo du eta, horretaz baliatuz, jokalari bakoitzaren onena nola aprobetxatu behar den talde irabazle bat egiteko jakinaraziko du.