Joseba Etxeberria izango da Eibar KE-ren entrenatzaile berria

Joseba Etxeberria izango da Eibar KE-ren entrenatzaile berria
2023/06/14 22:28
eta kitto!
Azken bi urteotan Mirandesen entrenatzailea izan den Joseba Etxeberria elgoibartarrak gidatuko du Eibar KE datorren denboraldian. Etxeberriak aise lortu du Mirandako taldearen helburua, hau da, Bigarren Mailari eustea, eta orain Lehen Mailara igotzeko asmoekin etorriko da bere alboko herriko taldera.

Etxeberriak, aurretik, Bilbao Athletic (19/20 eta 20/21), Tenerife, Amorebieta eta Basconia entrenatu zituen, Valverderen bigarrena izan zen Athletic Cluben 15/16 denboraldian, eta Athletic Cluben harrobiko hainbat talde ere zuzendu ditu.

Etxeberriarekin batera, Jorge Perez, bere bigarren entrenatzailea, eta Luis Prieto, Eibarko jokalari ohia eta bere prestatzaile fisikoa, iritsiko dira talde armaginera.