Joseba Etxeberriak 2025. urtera arte luzatu du kontratua Eibar KE-rekin

Elgoibarko entrenatzailea pozik agertu da taldearen sare sozialetan
Joseba Etxeberriak 2025. urtera arte luzatu du kontratua Eibar KE-rekin
2024/03/21 15:49
eta kitto!

Joseba Etxeberria entrenatzaileak beste urtebetez jarraituko du Eibar KE-n bere kontratua 2025. urtera arte luzatu ondoren. Berarekin batera, Jorge Perez bigarren entrenatzaileak eta Luis Prieto prestatzaile fisikoak ere 2025era arte berritu dute kontratua.

Etxeberriak lehen denboraldia du Eibarreko entrenatzaile gisa, eta Ligako 31 partidatan zuzendu du talde armagina, 15 garaipen, 7 berdinketa eta 9 porroteko balantzearekin. Gainera, zale gehienak pozik daude emaitzekin eta baita taldeak egiten duen jokoarekin ere.