Joseba Salbide, Koban taldeko kidea: “Zuzenekoak egiten hasi zen taldea gara eta diskoa horren ondorioa da”
2018/07/13
08:43
eta kitto!
Trikitixa, musika elektronikoa eta swinga. Zer irten ahal zen gaizki? Koban taldeak apustu ausarta egin zuen, euskal musikari beste erregistro bat eman zion eta publikoaren erantzun ona jaso du. Talde donostiarra bada ere, Kobanek DNA eibartarra dauka. Izan ere, Jone Laspiur abeslariaren gurasoak eibartarrak dira eta elektronikaz arduratzen den Joseba Salbide eibartarra da. Jone Peru inguruan dabil egun hauetan eta Josebarekin egon gara Koban taldearen ikuspuntu eibartarra ezagutzeko.
- Koban taldearen ikurra den elektroswing doinuaren erruduna omen zara.
(Barreak) Bai, tira. Koban taldea nahiko modu organikoan sortu zen eta une batean erritmoa edo perkusioa jartzeko momentua iritsi zitzaion. Horren inguruan hausnartzen hasi zirenean elektronika sartzea erabaki zuten eta ni sartu nintzen taldean. Elektroa sartu nion taldeari, baina swingaren errudunak besteak izan dira.
- Aurretik beste musika proiektu edo talderen batean ibili zinen?
Etxean musikarekin zerikusia zuten hainbat gauza egin nituen aurretik, baina nire kabuz ikasi ditut elektronikari buruzko gauza guztiak. Pare bat aldiz musika jarri nuen Eibarko hainbat tabernatan, baina besterik ez.
- Koban zure lehen taldea bada, ez zara gauza txikiarekin hasi, ezta?
Ba gure asmoa ez zen zerbait handia egitea. Gaur egungo taldearekin Grosen eskaini genuen lehen kontzertuan beldur pixkatekin irten ginen, jendeak zer pentsatuko zuen zalantza geneukalako. “Planteatzen gabiltzana zentzugabekeria da”, uste genuen. Guretzat ere nahiko proiektu berezia zela ikusten genuen, ez zen batere proiektu segurua, apustua zen gehiago, baina ondo funtzionatu du.
- Azken aldian talde askok egin duen bezala, zuen diskoa autoekoiztu duzue. Lan samurra izan da?
Diskoa ekoizteko crowfundinga (diru-bilketa) egin genuen lehenik. Autoekoizpenak alderdi onak ditu, baina zuk lortu behar duzu dirua eta zu arduratu behar zara lana zabaltzeaz. itsulapikoa.eus plataforman jaso genuen dirua eta proiektuak erantzun ona izan zuen. Gure egitasmoak funtzionatu ahal zuela ikusi genuen gainera.
- Eta funtzionatu duela esan daiteke. Pozik zaudete diskoak izan duen harrerarekin?
Oso pozik! Jendeak gure zuzenekoak entzun izan zituen aurretik eta hortik jaso dugu jendearen babesa.
- Diskoak, gainera, kutsu eibartarra dauka, ezta?
Hori da! Alde batetik, Jone Laspiur eta ni neu gaude taldean. Eta bestetik, Ander Barriuso eibartarra ibili da diskoaren grabaketan teknikari bezala. DNA eibartarra dauka diskoak. Ni Donostian bizi naiz, baina eibartarra naiz. Jone Donostian jaio zen, baina guraso eibartarrak ditu eta bere euskara eibartarra da, peto-petoa. Gero, Barriusorekin oso gustora ibili gara lanean eta oso ondo etorri zaigu bere ezagutza guztia.
- Diskoa atera berri, udako agenda beteta daukazue?
Bai, dezente. Buruz ez dakit zenbat kontzertu eskainiko ditugun, baina uztailetik abuztuaren erdialdera arte baditugu hainbat kontzertu. Bihar Sanferminetan joko dugu, adibidez.
- Seinale ona da hainbeste kontzertu hitzartuta edukitzea?
Oso ondo dago. Gainera, zuzenekoetan oso ondo pasatzen dugu eta taldeak asko irabazten duela esango nuke. Zuzenekoak egiten hasi zen taldea gara eta diskoa horren ondorioa da. Zuzenekoetara begira egin dugu lan eta gure estiloan nabari da.
Argazkia: Makoki.