Joshua Edelmanek jazz afrolatino kontzertua eskainiko du Coliseo antzokian

Joshua Edelmanek jazz afrolatino kontzertua eskainiko du Coliseo antzokian
2026/01/07 13:14
Irati Alvarez Malaxetxebarria

‘Joshua Edelman Quintet’ taldeak jazz afrolatino kontzertua eskainiko du urtarrilaren 17an, 19:00etan, Eibarko Coliseo antzokian. Kontzertuak jazzaren bidez kultura eta belaunaldi ezberdinen arteko elkarrizketa ekarri nahi du oholtzara.

Proiektuak komunikazioa, sormena eta tradizioaren ezagutza ditu oinarri, eta musikarien arteko errespetua eta ulermena nabarmentzen ditu. Joshua Edelmanen esanetan, jazza “tradizioa errespetatuz, zintzotasunez eta grinaz jotzea dibertigarria da, eta edonork gozatzeko modukoa”.

Emanaldian parte hartuko dute Joshua Edelmanek berak (pianoa eta zuzendaritza), Adrián Zarrabeitiak (tronboia), Ander eta Julen Edelmanek (kontrabaxua), Richard Pachecok (perkusioa), Adrián Alvaradok (gitarra) eta Gonzalo Mugak (flauta). Jazz afrolatinoaren erritmoak eta doinuak entzuteko aukera izango da.