Josu Mendikute (EAJ): "Madrilen gure ordezkaritza zein izango den aukeratzen dugula azaltzen ahalegindu gara"
2015/12/20
16:52
eta kitto!
Coliseo antzokiko mahaian eman du botua goizean goiz Josu Mendikute jeltzaleak eta orduan erantzun dizkigu galdera biak.
- Nola ikusi duzu kanpaina?
Oraingoan telebistan asko oinarritutako kanpaina izan dugu eta Euskadiz zeharo ahaztu dira. Horren aurrean gu kanpaina oso kalean, herritarrengandik gertu egiten ahalegindu gara, azaltzen ez dugula aukeratzen Espainiako gobernua zein izango den, baizik eta gure ordezkaritza Madrilen zein izango den. Zentzu horretan kanpaina zaila baina polita izan da, gure herriko jendearekin aurrez aurre egoteko aukera hori izan dugulako.
- Zelako emaitzak espero dituzu? Gaur gauean Espainiako telebistetan estatuko mapa lau kolorez, gorriz, urdinez, morez eta laranjaz margotzen hasten direnean Euskadi berriz ere beste kolore batez margotuta egotea, hori da guk espero dugun eta inporta zaigun emaitza.