Josu Mendikute (EAJ-PNV): "Inkestek diotenak ez du ezertarako balio botuetan islatzen ez bada"
2016/09/25
08:41
eta kitto!
Goizeko 09:00etan, hauteslekuak zabaldu eta berehala eman du bozka Josu Mendikutek. Ordurako hainbat lagun Coliseoko ate parean aurkitu ditugu, zabaltzeko zain.
- Nola ikusi duzu kanpaina?
Iñigo Urkullu bere proposamenak plazaratzen zentratuta ikusi dugu berak "ideien kanpaina" deitu duen honetan. Gainontzeko alderdiak eztabaidetan EAJ lokatzetara eraman nahian ibili dira, baina Urkullu ez da horretan sartu eta proposamenak plazaratzen ahalegindu da. Uste dut hor ikusi dela EAJ-k datozen urteotarako herri honen lidergoarekin jarraitzeko jarrera duela eta gainontzeko alderdiek, berriz, oposizioa egitekoa. Hortik aurrera uste dut kanpaina garbia egin dugula, errespetuan oinarritutakoa.
Kalean asko egon gara eta nabaritu dugu herritarrek konfidantza ematen digutela, gertutasun hori sentitu dugu.
- Nolako emaitzak espero dituzu?
Balio duten benetako inkestak gaur iluntzean jakingo ditugun emaitzak izango dira. Egin diren inkestei errespetu handiarekin begiratzen diegu, jendea erlajatu eta, emaitzak aurreikusten direlako, bere botua ez dela erabakiorra izango pentsatzeko arriskua dagoelako. Horregatik benetan jendeak nahi badu EAJ-k irabaztea eta datozen lau urteotan Urkulluk Eusko Jaurlaritza gidatzea botua eman beharko du, inkestek diotenak ez duelako ezertarako balio botuetan islatzen ez bada.