Josune Aranguren Zatikaren erakusketa ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte urtarrilean eta otsailean

Josune Aranguren Zatikaren erakusketa ikusteko bisita gidatuak egingo dituzte urtarrilean eta otsailean
2023/12/29 09:10
eta kitto!
‘EME Estilo-Ariketak. Emakumeen Aurkako Indarkeria Sinbolikoak’ izeneko erakusketa du Josune Aranguren Zatikak Andretxean eta bisita gidatuak egiten dihardu bere lana lehen eskutik ezagutzeko aukera emanez. Horrela, urtarrilaren 22an (17:30, euskaraz) eta otsailaren 21ean (17:30, gazteleraz) bi saio eskainiko ditu eta oraindik izena emateko aukera dago.

Bertara joateko nahitaezkoa izango da izena ematea eta horrela egin daiteke: Andretxeara deituz (943 54 39 38) edo idatziz (andretxea@eibar.eus).