Joxe Aranberrik Errobera Borobilaren 3. atala kaleratu du Eibar rebistan

Joxe Aranberrik Errobera Borobilaren 3. atala kaleratu du Eibar rebistan
2023/12/28 10:39
eta kitto!
Eibarko Txirrindulari Elkarteko kideak gure herriko txirrindularitzaren bueltako errepasoa egiten jarraitzen du azken aldian abiatutako “Errobera Borobil”-aren sekzioan. Hirugarren atalean XX. mendeko lehen bi hamarkadatan Eibarren egin ziren probak geureganatzen dizkigu, sasoi hartan ere gure herria aitzindaria izan zelako horrelako lasterketak antolatzen. Orain dela urte batzuk Juanjo Sebastianek eta Begoña Azpirik kaleratutako “Txirrindularitza” liburua ardatz hartu du sasoi hartako berri emateko.