Joxe Mari Iturralde izango da gaur Harixa Emoten-en
2016/12/13
11:37
eta kitto!
Idazlearekin Harixa Emoten euskarazko irakurketa klubaren hurrengo saioa gaur izango da, 19:00etan Portalean. Saioan Joxe Mari Iturralderen "Perlak, kolpeak, musuak, traizioak" liburuari buruz jardungo dute berbetan. Aztergai izango duten nobela hori XX. mendean bizi izandako eta pisu astunetan nazioarteko arrakasta lortu zuten bi boxeolari gipuzkoarren gainekoa da: Paulino Uzkudun (Errezil) eta Isidoro Gaztañaga (Ibarra).