Juan Berrocalek beste urtebetez luzatu du SD Eibar-ekin duen konpromisoa
Andaluziarra 22/23 denboraldian iritsi zen talde eibartarrera
2024/02/22
14:03
eta kitto!
Modu horretan, Jerezeko futbolariak hirugarren denboraldia beteko du armaginen jokalari gisa. Aurtengo ekainaren 30ean amaitzen zitzaion orain artekoa, baina kontratua automatikoki luzatu da; izan ere, bi aldeak lotzen zituen kontratuak luzapen-klausula bat ezartzen zuen jokalariak partida kopuru bat jokatzen bazuen, eta kopuru hori bete egin da.
Berrocal andaluziarra 2022-2023 denboraldian iritsi zen Eibarrera eta ligako 55 partidu jokatu ditu. Sevillako harrobian hezitakoa, Berrocal 19 urtez azpiko internazionala izan da sei aldiz eta, guztira, 154 partidu jokatu ditu 2. Mailan, Sevilla Atletico, Mirandes, Sporting eta SD Eibar-ekin.