Juan Carlos Martinek eraman du Txistorra Egunean egin zen zozketako sari nagusia

Juan Carlos Martinek eraman du Txistorra Egunean egin zen zozketako sari nagusia
2024/02/05 18:46
eta kitto!
Aurreko astean, eguenean eman zuten Eibarko Txirrindulari Elkarteak Txistorra Egunean egindako zozketako sari nagusia. Irabazlea Juan Carlos Martin izan da eta 200 euroko saria Angel Lopez Txirrindulari Elkarteko presidentearen eta Oberena harategiko Juanma Jimenezen eskutik jaso zuen. Zorionak!