Juan de los Toyosi buruzko dokumentala estreinatuko dute datorren barixakuan Coliseoan

Juan de los Toyosi buruzko dokumentala estreinatuko dute datorren barixakuan Coliseoan
2017/02/23 13:41
eta kitto!
Untzagako “Casa del Pueblo” alderdi sozialistaren egoitzak 100 urte bete dituela gogoratzeko antolatutako egitarauaren barruan, datorren asteko barixakuan (martxoak 3) “Juan de los Toyos. El soñador que trabajó por un sueño” dokumentalaren estreinaldia hartuko du Coliseo antzokiak, 19:00etan. Ekitaldia Eibarko Sozialistek antolatu dute, UGT sindikatuarekin eta Juan de los Toyos Fundazioarekin elkarlanean eta sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte.

Estreinatzear den dokumentaleko protagonista oso pertsonaia esanguratsua izan da Eibarko zein euskal sozialismoarentzat eta, sindikalgintzan ez ezik, lehen Eusko Jaurlaritzan bete zuen Lan Sailburu kargutik ere langileen eskubideen alde lanean eman zuen bizitza osoa eta, horregatik, jende guztia ikustera joatera animatu nahi dute antolatzaileek.

gonbidapen