Juan Luis Cristobalek EAko koordinatzaile kargua berretsi du
                    2013/06/19
                    00:00
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Eibarko Eusko Alkartasunak egin duen batzarrean, herri mailako koordinatzailea 2009az geroztik karguan dagoen Juan Luis Cristobal izaten jarraitzea erabaki dute. Batzar berean, horrela banatu dituzte beste ardurak: diruzaina Carmen Apellaniz izango da; idazkaria eta komunikazio arduraduna, Nerea Castro; eta bokalak Iñigo Muñoa, Aitor Iñigo Agirrezaldegi, Jose Larrañaga, Josu Cristobal, Alberto Unamunzaga eta Iñaki Penedo (azken hau Gazte Abertzaleak ordezkatzen).
