Juan Luis Ibarluceak bere liburu berria aurkeztuko du urriaren 8an

Ibarlucearen liburua Yraolagoitian eta Fasprint-en eskuratu daiteke.
Juan Luis Ibarluceak bere liburu berria aurkeztuko du urriaren 8an
2025/10/06 12:36
eta kitto!

Asteazken honetan, urriak 8, aurkeztuko du Juan Luis Ibarlucea Laskurain eibartarrak “Tu entre nosotros” liburua, 19:15ean Untzaga gizarte zentroan. “De la manzana de Newton a la pelota vasca cuantica” arrakastatsua eta gero, Eibarko ingeniaria liburu-dendetara itzuli da, aurten kaleratu duen saiakera berriarekin (Yraolagoitian eta Fasprint-en eskuratu daiteke). Bertan giza eboluzioari buruzko gogoeta sakon eta pertsonala egiten du: garunaren biologiaren ikuspegitik hasi eta gu espezie gisa definitzen gaituzten dimentsio espiritual eta sozialetaraino. Irakurleari ibilbide zirraragarria proposatzen dio egileak, garunaren plastizitatea, teknologiaren eta erlijioen eragina, eta ezagutzaren papera gizateriaren bilakaeran bezalako gaiak jorratuz.