Juan Luis Tueros golflariak lortutako emaitzen errekonozimendua jasoko du

Juan Luis Tueros golflariak lortutako emaitzen errekonozimendua jasoko du
2023/12/30 16:05
eta kitto!
Eibar Golf Pitch & Putt klubeko sortzaileetakoa den golflaria, gainera, aurten Gipuzkoako txapelketa absolutoan azpitxapeldun geratu zen, lan bikaina egin ondoren. Bere joko handicap-a edo torneo bakoitzean eman beharreko kolpe-kopuruaren batazbestekoa 5ekoa izanda, gure herriko ordezkari nagusiena da gaur egun Tueros.