Juan Palacios eibartarrak irabazi du "59 segundos" ikus-entzunezko lehiaketa
2014/04/14
00:00
eta kitto!
Juan Palacios eibartarrak irabazi du CTL-Imagen y Sonido Iruñeako eskolak antolatutako Europako "59 segundos" ikus-entzunezko lehiaketaren lehen edizioa, Fatema Abdoolcarimekin batera egindako The Tibetan Spider izenburuko lanarekin. Nafarroako lan onenari aipamen berezia Ignacio Uncetak jaso zuen, Un dia cualquiera izenburuko lanari esker eta, horrez gain, Berlingo Markus Schanbach-en Aufschwung lan-esperimentalari arreta berezia eskaini diote epai-mahaikideek. Sari banaketa ekitaldia apirilaren 8an egin zen, Nafarroako Filmotekan, baina lehen sariaren irabazleak ezin izan ziren bertan egon, biak Danimarkan, Kopenhagen bizi direlako. Lehen saria jaso duen lana ikusteko hemen klikatu.