Juan Palaciosek CTL 59 Segundos ikus-entzunezko lehiaketa irabazi du bigarrenez
2015/05/17
00:00
eta kitto!
Juan Palaciosek (Eibar, 1986) irabazi du CTL 59 Segundos ikus-entzunezko sorkuntzako Europako lehiaketa. Iruñeko CTL eskolak antolatzen duen lehiaketak bigarren edizioa bete du aurten eta iaz ere Palaciosek irabazi zuen. Aurten Europa osoko 102 lan lehiatu dira. Palacios gaur egun Kopenhagen (Danimarkan) bizi da, telebistan eta publizitatean egiten du beharra eta bere lehen film luzea, "Pedaló" izenburukoa ari da prestatzen. CTL 59 Segundos lehiaketan saria jaso duen lana ikusteko helbide honetan sartu: https://vimeo.com/122292356