Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi gogoratu zituzten haien fusilamenduaren 51. urteurrenean

Eibartar asko elkartu ziren Sortuk antolatutako ekitaldian.
Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi gogoratu zituzten haien fusilamenduaren 51. urteurrenean
2026/09/28 12:13
Silbia Hernandez Arrazola

Txiki eta Otaegiren fusilamenduaren 51. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin zen atzo (irailak 27) Eibarren, Gudarien plazan. Ondoren, herri-bazkaria egin zen. Loturak askatzera! lelopean antolatu ditu Sortuk aurtengo ekitaldiak, eta Euskal Herriko 53 udalerritan egin dituzte Eibarren egindakoaren parekoak.
Juan Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi 1975eko irailaren 27an fusilatu zituzten, eta atzo bete ziren 51 urte haien fusilamendutik.
Sortu-tik azaldu dutenez, «duela mende erdi askatu gabe geratu ziren lotura horiek askatzeko konpromisoa» du. Era berean, «bidegurutze historiko honetan, aukerak baliatuko eta biderkatuko» dituela adierazi du, «askatasuna edukiz betetzeko».