Juan San Martin liburutegiak martxan izan dituen lehiaketen sariak banatu dituzte
2018/06/18
19:24
eta kitto!
Gaur arratsaldean, umeen liburutegiak hartu duen ekitaldian banatu dituzte Juan San Martin liburutegiak martxan izan dituen lehiaketen sariak. Batetik, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu zuten “H. C. Andersenen ipuin bat komikian” lehiaketan parte hartu zuen Iraia Santos Pageiri diploma eta oparia eman dizkiote, estatu mailako lehiaketan, lehen irakurleen atalean, “Berunezko soldadutxoa” izenburuko bere lana izan delako irabazlea euskarazko kategorian. Berak ez ezik Liburutegiak ere saria jaso du, haurrek lehiaketan parte hartu dutela saritzeko.
Estatu mailako lehiaketan saria irabazi du Iraia Santos Pageik.
“Li(buru-hausgarriak” lehiaketa
Horrekin batera, aurten 9. edizioa bete duen “Li(buru-hausgarriak” lehiaketan parte hartu duten neska-mutilei ere diploma eta opari bana banatu dizkiete. Eva Alberdi liburutegiko koordinatzaileak azaldu duenez, “lehiaketa honetan, liburuak irakurri eta gero, irudi ezkutua duten buru-hausgarriak osatzen joan behar dira umeak, Eibarri edo liburutegiari buruzko galdera batzuei erantzunda, zein irudi den asmatu arte. Aurten, apiriletik hona, 444 liburu irakurri dira lehiaketan, %85 euskaraz, eta 114 buru-hausgarri osatu dira. Bost irudi asmatu nahian ibili dira eta 5 umek lortu dute bostak asmatzea eta saria, berriz, 49 umek lortu dute”.