Juan San Martinen jaiotzaren mendeurreneko (1922-2022) omenezko ekitaldia sarean ikusgai eta entzungai

Juan San Martinen jaiotzaren mendeurreneko (1922-2022) omenezko ekitaldia sarean ikusgai eta entzungai
2022/09/26 07:53
eta kitto!


Luis Alberto Aranberri Amatiñoren “Sorlekutik sorlekura” eta Jabier Kaltzakortaren “Juan San Martinen gaztetako lanak: Zirikidak eta Eztenkadak” hitzaldiak ikusgai eta entzungai daude Egoibarra batzordearen Youtubeko kanalean


San Martinen jaiotzaren mendeurrena (1922ko ekainaren 23a) gogora ekartzearren, Eibarko Udalak  Euskaltzaindiari Eibarren biltzea eskatu zion. Hala, 2022ko ekainaren 22an, euskararen Akademiak, historian lehen aldiz, gure herrian egin zuen osoko bilkura, euskaltzain guztiak biltzen dituen ekitaldi akademikoa. Ageriko bilkuran, alkatearen ongi-etorriaren eta euskaltzainburuaren hitzen ondoren, Luis Alberto Aranberri Amatiñok “Sorlekutik sorlekura” hitzaldi mamitsua eta bizia eskaini zuen San Martini buruz. Ondoren, “Juan San Martinen gaztetako lanak: “Zirikidak eta Eztenkadak” gaiaz jardun zuen Jabier Kaltzakorta euskaltzainak, herriko euskararen inguruko hainbat zertzelada emanez.

Ekitaldiari amaiera emateko Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak Jean Baptiste  Elisanbururen “Xori berriketaria” poema ederra kantatu zuen.