Jujuba atzelari brasildarrak futboleko saria jasoko du bihar Kirol Sarietan

Jujuba atzelari brasildarrak futboleko saria jasoko du bihar Kirol Sarietan
2023/12/30 20:00
eta kitto!
Juliana Aparicio “Jujuba” atzelari brasildarrarentzat izango da futbol modalitateko saria Eibarko Kirol Sarietako 28. edizioan. Jokalari bikaina izateaz gain, sendotasuna eskaintzen dio taldearen jokoari, atzetik hasita, talde igo berriaren ardatzetako bat izatera bihurtzeraino. Bi etapetan izan da Eibar FT-ko jokalari, bietan ia partidu guztiak jokatuz.