JULEN musikari eibartarra VillaSoundBilbaon emango duen kontzerturako autobusa antolatzen ari da
Autobusa martxoaren 23an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan irtengo da Ego Gaineko geltokitik. Ermuan Kaltxangon geraldia egin ostean, Bilborockera abiatuko da. Emanaldia amaitu bezain pronto autobusa bueltan etorriko da. Autobusera apuntatzeko bi aukera daude: lehendabizikoa, JULENi instagram bitartez idaztea
(@its.julen), eta bigarrena, Beleko, Guridi edo Buenos Aires tabernetan dauden orrietan izena ematea. Izena emateko azken eguna martxoaren 12a da.
Julen Leturiondo bere bidea eraikitzen ari da urratsez urrats. Haimaka emanalditan ikusteko aukera izan dugu eta, pixkanaka, musika-industrian leku bat izatea lortzen ari da. Izen handiko zenbait artistaren kontzertuak ireki ditu: Kutxa Kultur Musika 2022ko programaran aukeratua izan zen eta Donostia Festibalean, Atlantikaldian, Dokan, Biarritzeko Atabal aretoan eta beste hainbatetan ikusi izan dugu.
Orain, VillaSoundBilbao programan hautatua izan da. VillaSoundBilbao hemengo talde gazteen lanak sustatzen laguntzeko eta ikusgarritasuna emateko, eta musika arloko egungo proposamenak Bilbora hurbiltzeko sortutako programa da.
Argazkia: Villasound