Julen Teran eta Idoia Nogales lehenengoak Asier Cuevas herri-lasterketan
Gizonezkoetan Julen Teran izan zen lehenengoa helmugan, Pello Osorok jarraitu zion eta Mikel Mugikak osatu zuen podiuma. Emakumezkoetan, Idoia Nogales irabazitako lasterketan,Ioana Osak eta Onintza Zeberiok osatu zuten podiuma. Bestelako sariak honela banatu ziren: juniorretan Ugaitz Gartzia eta Nora Martinez izan ziren azkarrenak, beteranoetan Javier Irazabal eta Luz Marina Valencia nagusitu ziren, eta aurreneko eibartarren sariak Iker Goikoetxea eta Miren Gallastegirentzat izan ziren. Jakina, eibartarrak izan ziren nagusi, baina etxean jokatzen zutenetik kanpo ere beste herri batzuetako 77 parte-hartzaile izan ziren zapatukoan.
Hemen duzue guztien sailkapena: https://www.sailkapenak.com/es/evento/-asier-cuevas-herri-lasterketa-eibar75-km-2023/clasificaciones