Julen Teran Euskadiko III. Kros Ligaren top 10-ean sartu da

Guztira hamar proba egin dituzte atletek, tartean Eibarko Bolunburu Oroigarria
Julen Teran Euskadiko III. Kros Ligaren top 10-ean sartu da
2026/01/29 13:17
Ekhi Belar Errasti

Hamar proba jokatu ondoren, tartean Eibarko Bolunburu Oroigarria, amaitu da Euskadiko III. Kros Liga. 200 atleta baino gehiagoren artean, Durango Kirol Elkarteko Asier Agirren izan da 2025eko irabazlea, 215 punturekin. Lehen eibartarra Julen Teran izan da, 10. postuan, 101 punturekin, eta bigarrena Pello Berrizbeitia, 12. postuan, 83 punturekin.

Eibarko Klub Deportiboko atletei dagokienez, emaitza hauek lortu dituzte:

Kategoria absolutuan

  • Julen Teran 10. sailkatu da (101 punturekin, Ordizia, Zornotza eta Eibarren lortutakoak ),
  • Pello Berrizbeitia 12. sailkatu da (83 punturekin, Elgoibar eta Zornotzan lortutakoak),
  • Mikel Mugika Bikuña 32. sailkatu da (38 punturekin, Ordizian eta Zornotzan lortutakoak),
  • Iñigo Trokaola 51. sailkatu da (25 punturekin, Elgoibar eta Ordiziako probetan lortutakoak)
  • Txomin Osoro 67. sailkatu da (19 punturekin, Ordizian lortutakoak)
  • Markel Gutierrez, 69. sailkatu da (18 punturekin, Elgoibar eta Zornotzako probetan lortutakoak)
  • Eneko Fernandez, 80 sailkatu da
  • Pablo Zabala, 82. sailkatu da
  • Roberto Gartzia 120. sailkatu da

Sub 20 kategorian

  • Ugaitz Gartzia 17. sailkatu da, 71 punturekin,
  • Anwar El Hassouni Benaisa 34. postuan, 22 punturekin